Fukushimako istripu nuklearra, Fukushima I zentral nuklearrean gertatua, 2011ko martxoaren 11n izan zen. Gertakarien artean erreaktore nuklearrak dauden eraikinen eztanda, errefrigerazio sistemen apurketa, nukleoaren fusio hirukoitza eta erradiazioaren kanporaketa egon ziren.
Hauek guztiak, Japonian egondako lurrikara eta tsunamiak sortutako kalteak dira. Chernobylgo mailan dago istripu hau; hau da, 7.mailan. Horrela gertatu zen zehazki: 2011aren martxoaren 11an, Japonian 16:46 zirela, Richter eskalan 9. mailan sailkatutako lurrikara egon zen Japoniako Ipar-Mendebaldeko kostan. Egun horretan bertan 1,2 eta 3 erreaktoreak zeuden martxan. 4,5 eta 6 erreaktoreak, ordea, aldizkako ikuskapen bat zela eta geldirik zeuden. Lurrikara atzeman bezain laster lehenengo hiru erreaktoreak automatikoki itzali ziren. Erreaktoreak gelditzerakoan elektrizitatearen produkzioa geldiarazi zen. Normalean erreaktoreak kanpoaldeko elektrizitatea erabil dezakete nukleoa hoztu eta kontrol gela martxan jarraitzeko, baina sarea estropeatu egin zen lurrikararen ondorioz. 38 metro baino gehiagoko tsunamiak ekiditzeko behar zuten horma ez zutenez, maremotoa edozein motatako erresistentziarik gabe aurrera jarraitzea suposatu zuen, zentralean 15 metroko olatuak eta inguruko beste gune batzuetan 40,5 metrotakoak egon baitziren. Hainbat sistema kritiko uholdea zegoen guneetan egoteak zentralaren eta honen erreaktoreen kontrola guztiz galtzea ekarri zuen. Lehenengo akats teknikoak lurrikararen egunean bertan izan ziren, bi erreaktoreen errefrijerazioa sistemak eta larrialdietako lau sorgailuen geldialdia zehazki. Arazo hauen ondorioz, nukleoaren fusio partzialaren ebidentziak sortu ziren 1,2 eta 3. erreaktoreetan eta 1,3 eta 4 erreaktoreak zeuden eraikuntzaren errebestimenduaren apurketa eragin zuten hidrogeno eztandak. Horretaz gain, gastatutako erregai nuklearrak gordetako tankeak gehiegi berotzen hasi ziren. Hasieran, 20 kilometroko erradioa ebakuatzea erabaki zuten, gero 30 kilometro eta azkenik, arriskua ikusirik, 40 kilometroko erradioa. Istripu hau, 7. mailan kokatu zuen INESek (Nuklear Segurtasun agentzia) eta horren ondorioz neurri berriak hartu zituzten. 100 kilometroko erradioa ebakuatu zuten eta armada zabaldu zuten. |
|