Chernobylgo istripua Ukraniako Chernobyl hirian gertatu zen. 1986ko Apirilaren 26an gertatu zen. Historiako istripu nuklear handien izan zen; Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskalan 7. mailan kokatzen da, hau da, handienean.
“Lenin” zentral nuklearreko 4. erreaktorean bat-bateko potentzia igoera egon zen, horrek erreaktore nuklearraren nukleoa gehiago berotzea eragin zuen eta bere barnean bildutako hidrogenoak eztanda egin zuen. Askatutako material erradioaktiboa, Hiroshiman jaurtitako bomba 500 aldiz izan zen. Material erreadioaktibo horrek 31 pertsona hil zituen zuzenean eta Sobietar Batasunak 135.000 pertsona inguru hartatik ateratzera derrigortu zuen. Istripua zehazki honela gertatu zen: 1986ko apirilaren 26 larunbatean, zentralean zegoen langile taldeak proba bat egitea erabaki zuen erreaktorearen segurtasuna hobetu asmoz. Langileek kontrol-barrak sartu zituzten erreaktorearen potentzia gutxitzeko eta hau 30 Megawatteraino erori zen. Halako maila baxuan, sistema automatikoek erreaktorea gerarazi dezakete. Arrazoi horregatik, hainbat segurtasun sistema deskonektatu zituzten. 30 MW-ekin xenon bidezko pozoitzea hasten da, eta hori eragozteko erreaktorearen potentzia handitu zuten kontrol-barrak igota. Baina erreaktorea itzaltzeko zorian zegoelarik, langileek kontrol-barra gehiegi kendu zituzten eskuz. Nukleoak zituen altzairu-boro aleaziozko 170 barretatik, segurtasun arauek gutxienez 30 barra beti jaitsita egotea eskatzen zuten eta aldi honetan 8 bakarrik utzi zituzten. Larrialdietarako sistemak deskonektaturik zeudenez, ez ziren garaiz konturatu. SCRAM botoia erabiliz, kontrol-barrak berriro jaitsi nahi izan zituzten. Botoiak ez zuen erantzun eta eztanda gertatu zen, 100 tonako sabaia gora jaurtiz eta sutea gertatuz. |
Haz clic aquí para editar.
|